[ARGAZKIAK] Elurrak Eibar zuritu eta Udalak segurtasunerako protokoloa aktibatu du

[ARGAZKIAK] Elurrak Eibar zuritu eta Udalak segurtasunerako protokoloa aktibatu du
2023/02/27 eta kitto!
Goizean botatzen diharduen elurrak Eibar zuritu du eta, aurreikuspenen arabera elur gehiago botako duela ikusita, Udalak herritarren segurtasunerako protokoloa aktibatu du, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta amaitutzat ematen duenean amaituko da.

Udalak neurri hauek hartu ditu:

1.- Elurra kentzeko makinak herrian bertan eta landa auzoetan aktibatzea. Hala, elurra kendu eta gatza botako dute herriko eta landa auzoetako errepide eta bideetan.

2.- Udal lantaldeak eta Debabarrenako Mankomunitateak elurra eta izotza kenduko dute oinezkoentzako guneetatik herrian.

3.- Gatza banatuko da udal eraikin publikoetan bertako mantentze-lanen ardura daukaten langileek eraikinen sarreretan gatza bota dezaten.

4.- Udaltzaingoa koordinatzaile izendatzea euriengatik eta elurteengatik egon daitezkeen abisu deiak direla eta.

WhatsApp Image 2023-02-27 at 12.18.11 WhatsApp Image 2023-02-27 at 12.21.49WhatsApp Image 2023-02-27 at 12.21.52