[ARGAZKIAK] Euren onena eman zuten kirolariek Euskal Jaialdian

[ARGAZKIAK] Euren onena eman zuten kirolariek Euskal Jaialdian
2023/06/19 11:38
eta kitto!
XXVIII. edizioak ere lehia bizia utzi digu. Bederatzi kirolarik jardun zuten domekan nor baino nor eta erakustaldi bikaina eskaini zuten Untzagan. Ibarrako Jesus Mari Mujika, Julen Mendieta lemoarra eta Olaia Esnaola harrijasotzaile azpeitiarraren taldeak irabazi zuen lehia; bigarren gelditu ziren Bihurri, Josean Etxeberria baztandarra eta Ane Zinkunegi Usurbilgo harrijasotzailea, eta hirugarren postua Txikon, Beltza eta Andoni Elizondo arabarrak osatutako hirukoreak lortu zuen.
Jarraian, atzoko ekitaldiak laga zizkigun irudiak:

[foogallery id="131548"]