[ARGAZKIAK] Gaur eguerdian egin zaie harrera Lizarrako dultzaineroei Coliseo antzokian
2021/06/23
14:58
eta kitto!
Pandemiaren eraginez, aurten ere San Juan jaiak bertan behera laga ditu Eibarko Udalak, baina, hala ere, jai egitaraua osatu ohi duten ekitaldirik esanguratsuenak egiteko erabakia hartu dute, beti ere bizi dugun egoerara moldatuta eta osasuna babesteko neurriak zainduta eta, ildo horretan, gaur goizean San Juan Zortzikoa eskaini dute Usartza Txistulari Taldekoek eta, ondoren, kalejiran ibili dira herriko kaleak musikarekin alaitzen. Eta 13:00ean, berriz, Lizarrako dultzaineroei harrera egin zaie Coliseo antzokian. Ekitaldira gutxi batzuk baino ezin izan dira sartu (baimendutako aforoa bete arte), baina zuzenean ikusteko aukera egon da Interneten, Udalaren YouTube kanalaren bidez zuzenean eman dute eta. Bestalde, Eibarko Udalak aurtengo omenduei aitortza egiteko aprobetxatu du gaur eguerdiko ekitaldia: Eibarko Txirrindularien Elkartea, Eibartarrak foball taldea eta Mª Asun Nogués damaskinatzailea aukeratu dituzte aurtengo jaietan omentzeko.
[foogallery id="110621"]
[foogallery id="110621"]