ARGAZKIAK | Kobika jatetxeko Iñigo Kortabitartek irabazi du Bacalaos Alkorta V. pintxo lehiaketa

ARGAZKIAK | Kobika jatetxeko Iñigo Kortabitartek irabazi du Bacalaos Alkorta V. pintxo lehiaketa
2023/11/20 17:14
eta kitto!
Zapatuan jokatu zen Bacalaos Alkorta pintxo lehiaketaren 5. edizioa Errebal Plazan eta goi-mailako sukaldariak aritu ziren, nor baino nor. Noski, bakailaoa izan zen produktu izarra eta sukaldariek hori erabili behar zuten pintxoa sortzeko. Azkenean, epaimahaiak erabakiak hartu behar izan zituen eta sari potoloa Durangora joan zen, Kobika jatetxera, Iñigo Kortabitarte bertako sukaldaria izan baitzen garaile.

Kortabitarterena ez zen banatu zen sari bakarra, ezta berak etxera eraman zuen bakarra ere. Izan ere, bakailaoaren tratamendu onenaren saria ere eskuratu zuen. Bestalde, kilometro 0 produktuen saria Elgoibarko Viento Sur jatetxeko Dorelin Castillok irabazi zuen eta herriko pintxorik onena Baratze jatetxeko Unai Altunak egin zuen.

[foogallery id="136861"]