ARGAZKIAK | San Andres Bertso Jaialdiko argazkiak gure mediatekan ikusgai

ARGAZKIAK | San Andres Bertso Jaialdiko argazkiak gure mediatekan ikusgai
2023/11/27 17:26
eta kitto!
Gozatu ederra hartu zuten San Andres Bertso Jaialdira joandakoek. Barixaku iluntzean egin zen Coliseo antzokian  ...eta kitto! Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen bertso jaialdia, punta-puntako sei bertsolarirekin: Oihana Bartra, Unai Iturriaga, Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia eta Unai Agirre aritu ziren, Jon Mikel Mujikaren esanetara, eta gai sakonei kantatzea egokitu bazitzaien ere, bertsolariek behin baino gehiagotan eragin zituzten publikoaren barreak, bereziki Eibarko Hiztegiko berbei bertsoa botatzea eskatu zitzaienean. Jaialdiaren aurretik, beti bezala, San Andres Bertso-paper lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien. Saioaren argazki-bilduma jarraian ikus dezakezue:

[foogallery id="137327"]