ARGAZKIAK | Urkizutik Untzagaraino kantu artean joan dira Olentzero eta Mari Domingi

ARGAZKIAK | Urkizutik Untzagaraino kantu artean joan dira Olentzero eta Mari Domingi
2023/12/24 15:41
eta kitto!
Eibarko haurrek pozarren hartu dituzte Olentzero eta Mari Domingi, gaur goizean Urkizura ailegatu direnean. Handik abiatuta, Gabon kantuen artean, denak elkarrekin kalejiran joan dira, Untzagaraino. Bertan, Usartza Txistulari Taldearen kontzertua zegoela aprobetxatuta, Olentzerok eta Mari Domingik plazan zegoen jende guztia agurtu eta beraiekin batera kantatu dute, udaletxe barrura umeei harrera egitera joan aurretik.

[foogallery id="139431"]