Argazkilaritzak Untzaga beteko du zapatu arratsaldean, plaza argazki estudio bilakatuta
2018/05/18
13:08
eta kitto!
Argazkilaritza Maiatzean egitarauaren barruan, zapatu arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara Untzaga argazkilaritza-estudio bilakatuko dute Deporreko argazkilariek, kalean egingo duten topaketan: arratsalde osoan aire librean erakusketa kolektiboa ikusteko moduan ipiniko dute, nahi duenak estudioko erretratuak doan egiteko aukera izango du, argazki artistikoak saltzeko stand-a zabalduko dute eta kamera minutularia ere egongo da.
![argazkilaritza-untzagan.jpg argazkilaritza untzagan](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/argazkilaritza-untzagan.jpg/@@images/image-0-be645715f8e7554061b862f33c202b97.jpeg)
![argazkilaritza-untzagan.jpg argazkilaritza untzagan](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/argazkilaritza-untzagan.jpg/@@images/image-0-be645715f8e7554061b862f33c202b97.jpeg)