Argi eta gas hornidurei buruzko hitzaldia emango du bihar Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak

Herritarrei gai horiei buruzko informazioa emateko saioa 18:30ean hasiko da, Portalean.
Argi eta gas hornidurei buruzko hitzaldia emango du bihar Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak
2025/12/10 10:43
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) argi eta gas kontratu eta hornidurei buruzko hitzaldia emango du bihar (eguena, abenduak 11) Portalean, 18:30ean. Hitzaldia informazioa emateko antolatu dute, “herritarrek argia eta gasa kontratatzeko orduan, herritarrek aukerarik onenak zeintzuk diren jakin dezaten. Zehazki, gobernuak araututako tarifaren eta merkatu librean eskaintzen direnen arteko aldeak azalduko dira; bakoitzaren ezaugarriak eta nola kontratatu modu egokian, engainatuak ez izateko”.
Era berean, energia-konpainien jazarpen-kasuetan nola jokatu azalduko da. Diotenez, “izan ere, askotan kontsumitzaileari jazarpena egiten diote, eta azkenean nahi ez duen argi- edota gas-zerbitzua kontratatzen amaitzen du; eta, batez ere, azalduko da nola jokatu, baldin eta azkenean produktua kontratatu badugu”.
Hitzaldiak ordubete inguru iraungo du, eta amaieran galderak egin ahal izango dira.