Arima Galduak eta Jugger Eskolakoak Valladolideko Txapelketan izan dira

Eibarko ordezkariek 8. eta 9. postuan amaitu dute lehiaketa irekian
Arima Galduak eta Jugger Eskolakoak Valladolideko Txapelketan izan dira
2024/04/02 12:56
eta kitto!

Jugger Pucelak Valladolideko 10. Jugger txapelketa antolatu du Aste Santuan eta bertan izan dira Arima Galduak taldeko eta Eibarko Jugger Eskolako kideak. Lehiaketa irekian, Arima Galduak 8. izan zen eta Jugger Eskolak 9. postuan amaitu zuen.

Jugger Norte Leagueari dagokionez, martxoaren 23an jokatu zen azken jardunaldia. Arima Galduakek jardunaldiko bi neurketak galdu zituen eta 6. eta azken postuan amaitu du txapelketa.