Arima Galduak jugger taldeak ezin izan zuen partidurik irabazi asteburuan

Arima Galduak jugger taldeak ezin izan zuen partidurik irabazi asteburuan
2023/11/23 09:48
eta kitto!
Aurten Jugger North Leaguea ari da jokatzen Arima Galduak taldea eta, lau partidutaren ostean, denak galdu dituzte eibartarrek. Horrela, joan den asteburuan bi partidu jokatu zituzten eta, lehenengoan emaitza positiboa lortzear egon baziren ere, biak galdu zituzten: 10-7 Drakkarsen aurka eta 16-2 Mitos liderraren kontra. Open txapelketan, ostera, 4. postuan daude eibartarrak, hiru punturekin.

Ligako hurrengo jardunaldia abenduan jokatuko dute, 16an hain zuzen ere, eta orduan Hijos del Mar eta Silvanos izango dituzte arerio.