Arima Galduak jugger taldeak ezin izan zuen punturik lortu ligako 3. jardunaldian

Arima Galduak jugger taldeak ezin izan zuen punturik lortu ligako 3. jardunaldian
2024/01/23 15:21
eta kitto!
Jugger Norte Leagueko 3. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta Arima Galduak talde eibartarra bi porrotekin itzuli zen etxera. Lehenengo partiduan, Hijos del Mar taldearen aurka, 4-12 galdu zuten eibartarrek; eta bigarrengoan, Silvanosen kontra, 6-15.

Ligako neurketen ondoren, txapelketa irekia jokatu zuten taldeek eta hor azkenengo postutik ihes egitea lortu zuten Arima Galdukoek, 6. postuan amaitu baitzuten Silvanosen aurretik.