Arima Galduak jugger taldeak Gasteizen amaituko du Norte League txapelketa

Araba Jugger taldeak egun osoko egitaraua prestatu du juggerra sustatzeko
Arima Galduak jugger taldeak Gasteizen amaituko du Norte League txapelketa
2024/02/26 17:14
eta kitto!

Jugger Norte League txapelketaren jardunaldiak orain arte Kantabrian jokatu ondoren, azkena Gasteizen jokatuko da. arabajugger taldeak antolatuta eta kirol hau EAEko hiriburuan sustatzeko asmoz, egun osoko egitaraua prestatu dute kirolaz gozatzeko.

Norte Leagueren azken jardunaldia martxoaren 23an jokatuko da eta Arima Galduak talde eibartarrak bi partidu jokatuko ditu, Mitos eta Hijos del Mar taldeen aurka, 10:00etan eta 11:00etan, hurrenez hurren.

 

Jugger eguna

Jardunaldiko partiduak jokatzen diren bitartean, 10:00etatik 11:30era, juggerrean aritzeko lehen urratsak zein diren azalduko dute Jugger Aragon taldekoek. Eta Norte Leagueren partiduak amaitzean, 12:00etatik 20:00etara, txapelketa irekia jokatuko da. Tartean, 15:30etik 16:30era, Kette teknika eta taktikari buruzko ikastaroa emango dute Zaragoza Juggerrekoek.

Jardunaldiarekin amaitzeko, Norte Leagueren eta txapelketa irekiaren sariak banatuko dituzte.