Arima Galduak taldeak Jugger Norte League-ari ekin dio

Arima Galduak taldeak Jugger Norte League-ari ekin dio
2023/10/27 11:11
eta kitto!
Arima Galduak jugger taldeak bi porrotekin hasi zuen Jugger Norte League-a joan den asteburuan, Silvanos eta Rampage taldeen aurka 12-3 eta 8-7 galdu ondoren, hurrenez hurren.

Txapelketa horrez gain, open txapelketa jokatu zuten eta hor 6. postuan amaitu zuten zortzi lehiakideen artean.