Jessica Ots eta Rousse Garcia Neguko Kopa jokatzen aritu dira Huelvako jugger talde batekin

Arima Galduak Eibarko jugger taldeko jokalariak Caballeros del Odiel taldearekin izan dira La Rodan
Jessica Ots eta Rousse Garcia Neguko Kopa jokatzen aritu dira Huelvako jugger talde batekin
2024/02/14 13:02
eta kitto!

Arima Galduak jugger taldeko Jessica Ots eta Rousse Garcia La Rodan egon dira asteburuan Neguko Kopa jokatzen. Kasu honetan, gainera, Huelvako Caballeros del Odiel taldearekin aritu dira eta andaluziarrek eman dieten aukera horren bitartez esperientzia berezi horretaz gozatu ahal izan dute.

B multzoan azkenengo postuan amaitu zuen Caballeros del Odiel taldeak eta sailkapen orokorrean 6. izan zen 306 punturekin.