Aritz Larrañaga, Eibarko Mendiak Bizirik: "Herriak eta naturak ez dute lekurik Basalgoko proiektuan"

2025/12/18 10:43
eta kitto!

Eibarko Mendiak Bizirik plataforma herri-alegazioak prestatzen ibili da proiektuaren berri izan zenetik. Plataformako kideek txostena zehatz aztertu, herritarrei informazioa eman eta ingurumenaren, ondarearen eta biztanleen osasuna defendatzen ibili dira jo eta su.

Kanpainaren amaiera
Bihar, abenduak 19, itxiko da herri alegazioen kanpaina. Ekitaldi sinboliko txiki bat antolatu du Eibarko Mendiak Bizirik plataformak Untzagan arratsaldeko zazpiretan. Alegazioekin bat egiten duten herritarrei bertaratzeko deia egin diete, euren babesa eskertu bide batez, Basalgo proiektuari oposizioa irudikatuko duen familia argazkia egiteko.