Ariznabarreta eta Pacheco nagusi Eibarko Duatloian
2013/03/04
00:00
eta kitto!
Aurreko zapatuan (martxoaren 2an) jokatutako Eibarko Duatloiaren 22.edizioan, Oier Ariznabarreta durangarra (1:00:43) eta Ainara Pacheco donostiarra (1:12:25) izan ziren garaile. Eibar Triatloi Taldeak, Gipuzkoako eta Euskadiko triatloi federazioekin batera, antolatutako proban sprint distantziako Gipuzkoako txapela ere bazen jokoan eta, nesken kasuan Pachecorentzat izan zen moduan, mutilen kasuan 3. postuan sailkatu zen Trigoi taldeko Luis Mari Urizarrentzat izan zen. Sailkapenak ikusteko hemen klikatu eta argazki bilduma ikusteko, berriz, hemen.