Arkaitz Belloren heriotza dela-eta maifestazioa egingo da gaur 19.30etan
2014/02/06
00:00
eta kitto!
Atzo arratsaldean Kadizeko Puerto de Santamarian hilda aurkitu zuten Arkaitz Bellon Blancoren heriotza dela eta, presoen sakabanaketa salatzeko mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herri osoan eta Eibarren ere manifestazioa egingo da gaur arratsaldean (eguena, hilak 6), 19.30etan Untzagatik abiatuta. Bellon Elorriokoa zen eta 36 urte zituen. Kale eraso batean parte hartu zuela egotzita, hamahiru urte eta hiru hilabeteko zigorra betetzen ziharduen eta hiru hilabete barru, maiatzean kartzelatik irtetzekoa zen.