Armagiñak Egunaren bigarren edizioa ospatuko da bihar
B.O.T.H., Lee Kore eta Bulkada taldeek joko dute bihar 22:00etatik aurrera Eibarko Gaztetxian.
2025/04/25
12:41
eta kitto!
Ipuruako ekialdeko harmaila betetzen duen Armagiñak 1940 eibarzaleen taldeak antolatuta, Armagiñak Eguna ospatuko da bihar (apirilak 26, zapatua) bigarrenez eta, iaz bezala, Eibarko Gaztetxian amaituko dute jaia, gaueko 22:00etatik aurrera hasiko diren kontzertuekin. Hiru talde, B.O.T.H., Lee Kore eta Bulkada arituko dira, eta sarrerak 5 euro balio du.