Armagintzaren Museoak egitarau zabala prestatu du gaurko Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan

Armagintzaren Museoak egitarau zabala prestatu du gaurko Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan
2017/05/18 06:17
eta kitto!
Gaur Museoen Nazioarteko Eguna da eta, horren harira, Eibarko Armagintzaren Museoak ekitaldi ugari antolatu ditu hilabete honetan. Atzo hitzaldia eman zuen Javier Iza-Goñola de Miguelek Portalean. Gaur, berriz, margolariekin irrati-tertulia egingo da Cadena Ser Eibarren. Zapatuan doako bisita gidatuak eskainiko dituzte urte osoan ikusgai dagoen Museoko erakusketa ezagutzeko (17:00etan euskaraz eta 18:30ean gazteleraz; izena emateko deitu 943 708446 telefonora edo idatzi museoa@eibar.eus helbidera). Eta maiatzak 25ean beste irrati-tertulia bat egingo da 1937an Parisen egon ziren grabatzaileen eta armaginen senideekin. Gainera hilaren 28ra arte Picassoren koadroan oinarritutako "Gernika minaren oihua" erakusketa ikusteko aukera izango da. Jarduera guztiak dohainik dira.