Armeria Eskola eta Eibar BHI selektibitate egiteko egokituko dituzte aurten, ezohiko egoera dela eta
2020/06/12
13:57
eta kitto!
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) azterketak, edo Selektibitatea bezala ezagutzen duguna, uztailaren 6, 7 eta 8an (ohiko deialdia) eta uztailaren 20, 21 eta 22an (ezohiko deialdia) egingo da.
Bizi dugun ezohiko egoera dela eta, EHUk eta Eusko Jaurlaritzak handitu egin dute azterketak egiteko lekuen kopurua, ahalik eta osasun baldintza onenetan egin daitezen. Horrela, EHUren hiru campusetako ohiko azterketa lekuei, BEC erakustazoka, Bizkaian, eta zenbait ikastetxe gehitu zaizkie, hala nola Eibarko Armeria Eskola eta Eibar BHI, Gipuzkoan, eta BHI Ekialdea (Arabako campus inguruan).
Probaren ordutegi berriak eta proba egiteko protokolo bat prestatzen ari dira. Protokolo horrek higiene, osasun eta antolakuntza neurriak jasoko ditu, eta ikastetxeei helaraziko zaie. Osasun neurrien artean, nabarmentzekoa da ikasle bakoitzak bere maskara eta azterketa egiteko materiala eraman beharko dituela, eta une oro zaindu beharko du ezarritako gutxieneko segurtasun distantzia. Pertsona guztiek eskuak garbituko dituzte ikasgelara sartu aurretik, uraz eta xaboiaz edo sarreran ipiniko diren ontzietako gel edo soluzio hidroalkoholikoaz. Betiere dagokion epaimahaiaren presidente edota idazkariak emandako jarraibideak bete beharko dituzte.