Arragueta kaleko etxe hutsetan bizi direnak etxetik aterarazten dihardute
2022/03/17
09:36
eta kitto!
Ertzaintzak Arragueta kaleko 17. eta 19. zenbakietan bizi diren pertsonak etxetik aterarazten dihardu gaur goizean. Eibarko Udaltzaingoak esan digunaren arabera, etxeak hondamendi egoeran daude eta arriskutsua da bertan bizitzea, eta horregatik ari dira bizilagunak etxetik ateratzen. Izan ere, etxeek hutsik beharko lukete, baina atea apurtuta dagoenez, jendea sartu da bizitzera.
Utzaraztea egin ahal izateko, poliziak Arragueta kalea itxi du oinezkoentzat eta kotxeentzat, eta horrela egongo da ekintza burutu arte. Udaltzaingoek esan digutenez, prozesua ondo doa eta ahalik eta azkarren zabalduko dute berriz kalea.