Arraguetako etxeetako kaleratzeak salatzeko kontzentrazioa egingo da gaur arratsaldean
2022/03/17
14:54
eta kitto!
Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak kontzentrazioa deitu du gaur, 19:00etan, Urkizuko parkean, goizean Arragueta kaleko 17. eta 19. zenbakietan bizi ziren pertsonen kaleratzea salatzeko.
Kontseilu Sozialistak dioenez, “gutxienez hamaika etxegabe aterarazi dituzte Eibarren. Gaur goizean Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Arragueta kaleko eraikina hustu dute. Muturreko pobrezian zeuden pertsona hauek egoera txarrean zegoen etxe batean sartu behar izan dira beste aukerarik ez zutelako”.
?ADI!
Ertzaintzak Arragueta kaleko 17. eta 19. zenbakietan bizi diren pertsonak etxetik aterarazi ditu gaur goizean. 11 dira gutxienez etxegabetuak izan diren pertsonak, etxeak hondamendi egoeran egotea eta bertan bizitzea arriskutsua dela argudiatuz. https://t.co/q2O9kUIha2
— Kontseilu Sozialista Deba Bailara (@kontseilua_Deba) March 17, 2022