Arrate Igoera jokatuko da zapatu goizean Deporreko mendeurrenaren barruan

Etapa goizeko 09:30ean hasiko da eta parte-hartzaileek 140 km-ko ibilbidea osatu beharko dute
Arrate Igoera jokatuko da zapatu goizean Deporreko mendeurrenaren barruan
2024/07/11 13:13
eta kitto!

Afizionatuen mailako txirrindularitzak lasterketa berri bat izango du denboraldi honetan, zapatuan Eibarren hasi eta Arraten amaituko den Arrate Igoerarekin. Etapa goizeko 09:30ean hasiko da eta, 140 kilometroko ibilbidea osatu eta gero, 13:00/13:15ak bueltan amaituko da. Eibarko Klub Deportiboak antolatutako probarekin orain dela hamarkada batzuk egiten zituzten Arrate Igoerak errekuperatu nahi izan ditu, oraingoan kilometraje handiagoa izango badu ere. Lasterketan 23 urtetik azpiko eta elite mailetako txirrindulariek hartuko dute parte, 17 taldetan banatuta, eta lasterketa baliogarria izango da Lehendakari Sarirako.

Klub Deportiboaren aurretik, Toribio Etxebarria kalean, irteera neutralizatuan joango dira Azitaineraino eta, ondoren, Maltzagatik Oñatira joko dute, handik bueltan berriro Maltzagara heldu eta hor Debarako bidea hartuko dute. Mutriku, Galdona, Saturraran, Mutriku, Deba, Elgoibar eginez, behin Maltzagara helduta, berriro joango dira Oñatiraino eta, handik bueltan, bariantetik sartuko dira Eibarren, Legarretik igoz Arraterako helmugaren bila.