Arrate Kultur Elkarteak XXVII. Eguen Zuri Argazki Lehiaketa antolatu du

Argazkiak bidaltzeko azken eguna martxoaren 16a, igandea, izango da.
Arrate Kultur Elkarteak XXVII. Eguen Zuri Argazki Lehiaketa antolatu du
2025/02/18 18:31
eta kitto!

Arrate Kultur Elkarteak XXVII. Eguen Zuri Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere. besteak beste, aratoste edo karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin. Lehiaketa "Aratusteak" lelopean antolatzen da, eta gai horrekin lotuta. Argazkiek ez dute zertan Eibarko aratoste edo Eguen Zurikoak izan. Bai argazki-bidalketa bai izen-ematea era digitalean egingo dira. Argazkiak eguenzuri2025@gmail.com posta helbidean jasoko dira. Argazkiak bidaltzeko azken eguna martxoaren 16a, igandea, izango da eguerdian.

Baldintza orokorrak
Parte hartu nahi duen ororentzat irekia. 
Modalitatea: zuri-beltzean nahiz koloretan, berdin da. 
Lanak: gehienez 3 lan, egile bakoitzeko. Beste lehiaketetan argitaratu edota saritu gabekoak. Epaimahaiaren esku egongo da argazkiak banaka edo multzo gisa saritzea. 
Aurkezteko formatua: irudiak JPG formatuan egon behar dira. Fitxategi bakoitzak ezin ditu 6 Megatik gora izan. Edizio lanean askatasun osoa dago. 

Bidaltzeko modua
Honakoa eskatuko da: izen-deiturak, NAN, helbide osoa, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, argazkiaren zenbakia eta izenburua. 
Fitxategiaren izena argazkiaren zenbakiarekin hasi behar du eta argazkiaren izenburuarekin jarraitu. Adib: 1_Muskerra.jpg ; 2_Kuku prakak.jpg... 

Sariak eta sarien banaketa 
Jasotako argazki guztien artean, epaimahaiak 20 aukeratuko ditu, eta horien artean 3 sari emango. Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du. 
Sariak: Argazki onenari, 160 euroko saria; bigarrenari, 100 euroko saria, eta hirugarrenari, 60 euroko saria.
Sarien banaketa Topalekuan antolatuko den erakusketaren irekierarekin batera egingo da, apirilaren 3an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan.