Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa kolektiboa zabaldu dute Topalekun

Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa kolektiboa zabaldu dute Topalekun
2023/10/20 21:10
eta kitto!
Gaur arratsaldean inauguratu dute Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa, Topalekun. Azaroaren 5era arte egongo da ikusgai, eta egunero zabalduko dute, arratsaldez (19:00etatik 21:00etara) eta asteburuetan, gainera, 12:00etatik 14:00etara ere joan daiteke ikustera. Orotariko artelanak biltzen ditu erakusketak, estilo eta diziplina artistiko ezberdin ugari. Bertan Esther Fdz. De Maruri, Eli Eguren, Vicente Iriondo, Bakarne Elejalde, Jose Luis Irigoien, Karla Black Bird, Santiago Entrena, Arrate Osoro, Esteban Oroz, Mireia Agirrebeña, Fernando Retolaza, Mamen Piriz, Angel Güenaga eta Jesus Belaustegi artisten lanak ikus daitezke.