Arrateko Amaren irudiaren balio artistikoan sakondu du Ego Ibarrak
Arrateko Amaren eskultura Erdi Aroko ama birjinen irudikapen artistikoen adibide garbia da
2024/09/06
10:28
eta kitto!
"Domekan, irailak 8, Arrateko jaia ospatuko dugu, gure zaindari gogokoenaren omenez. Guztiok ezagutzen dugu Arrateko Amaren irudia, baina oraingoan bere balio artistikoan sakonduko dugu", diote Ego Ibarratik
Arrateko Amaren irudia atzetik hutsik dagoen egurrezko eskultura polikromatua da, XIV. mende hasierakoa, erromaniko eta gotikoaren trantsiziokoa hain zuzen ere. Elizaren erretaularen erdian dago kokatua, idulki baten gainean, eta Ama Birjina eseriaren errepresentazioa da. Eskuineko eskuan fruitua du eta ezkerreko hankaren gainean Jesus haurtxoa dago eserita. Haurrak esku batean liburuari eusten dio eta, bere jainkotasunaz erabat jabeturik, beste eskuarekin bedeinkatzen du.
INFORMAZIO GEHIAGO Ego Ibarraren atarian