Arrateko Jaietako egitaraua aurkeztu du Jaixak-ek

Arrateko Jaietako egitaraua aurkeztu du Jaixak-ek
2023/08/30 10:14
eta kitto!
Arrateko Jaiak ospatuko ditugu datorren astean eta Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak atzo gauean aurkeztu zuen jaietarako prestatu duen egitaraua. “Bederatzi egunen faltan lortu dugu egitaraua ixtea. Ez da erraza izan, baina oraingoan ere lortu dugu”, aipatu dute plataformakoek sare sozialetan.

Egitarauak ekintzaz beteko ditu irailaren 7a eta 8a, Arrate Eguna barixakuan ospatuko dela aprobetxatuz. Era berean, zelaian jarriko diren txosnetan txandak antolatzeko jende bila dabiltzala jakinarazi dute eta, laguntza eskaini nahi izanez gero, eurekin harremanetan jartzea eskatzen dute.

Captura de pantalla 2023-08-30 a las 09.57.45