Arrateko jaietan saldutako rifen zozketan 415 izan da zenbaki saritua
Irabazlea urriaren 2rako agertuko ez balitz, saria 1178 zenbakiarentzat izango da.
2026/09/14
17:04
Silbia Hernandez Arrazola
Jaixak Herrixak Herrixandako jai-batzordeak Arrateko jaietan saldutako rifen zozketa egin dute eta, jakinarazi dutenez, 415 izan da zenbaki irabazlea. Saridunak urriaren 2ra arteko epea dauka JHH-rekin kontaktuan ipintzeko. Ordurako inor agertuko ez balitz, ordezko zenbakiak (1178) jasoko luke saria.
Zozketaren antolatzaileekin kontaktuan ipintzeko, mezua idatzi daiteke jaixakherrixakherrixandako@gmail.com helbidera edo, bestela, Instagram bitartez (@jaixakherrixak) mezua bidaltzeko aukera ere badago.
