Arrateko jaietan salmenta-postuak edota txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik dago

Arrateko jaietan salmenta-postuak edota txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik dago
2023/06/29 16:03
eta kitto!
Irailean, Arrateko jaietan salmenta-postuak edota txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik dago. Zehazki, salmenta-postua ipintzeko eskaerak uztailaren 4ra arte aurkeztu daitezke eta, txosnak ipintzeko eskaerak, berriz, uztailaren 5era arte (bi egunak barne). Udaletik jakinarazi dutenez, eskaera egiteko beharrezkoa den dokumentazioa elektronikoki aurkeztu behar da, Eibarko Udalaren web orrian ezarritako bideen bitartez.

Eskaera egin nahi dutenek bete beharreko baldintzak esteka bakoitzaren gainean sakatuta ikus ditzakezue:

https://www.eibar.eus/eu/abisuak/arrateko-jaietan-salmenta-postuak-jartzeko-eskaerak-aurkezteko-epea-zabalik-4

https://www.eibar.eus/eu/abisuak/arrate-jaietan-txosnak-jartzeko-eskaerak-aurkezteko-epea-zabalik