Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada bakanen bat egin dezake
Tenperaturak jaitsi egingo dira
2026/07/15
09:07
eta kitto!
Zerua hodei gutxirekin egongo da; goizaldean, goizean goiz eta egunaren amaieran behe-hodeien tarte hodeitsuak. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada bakanen bat egin dezake. Goizaldean eta gauean noizbehinka eta han-hemenka zirimiria egin dezake.
Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; eguerdi inguruan iparraldera egingo du ahul; arratsaldean ipar-osagaiko haizea indartu egingo da, ahul-bizi ibiliko da.
Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet