Arratsaldean ere ehundaka eibartar elkartu dira Untzagan, Gernika Palestina herri ekimenak egindako deiari erantzunez
Palestinaren aldeko burrunbak egin dira herri guztietan.
2025/10/15
21:33
eta kitto!
Gernika Palestina herri ekimenak antolatuta, arratsaldeko 19:30ean burrunbak egin dira Euskal Herriko herri guztietatako plazetan, baita Eibarren ere, Palestinarekin Konpromisoa. Genozidioa STOP! lelopean. Eguerdian egin den elkarretaratzean bezala, arratsaldeko ekitaldian ere eibartar mordoak hartu du parte, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Amaieran Gernika Palestinak gaurko egunaren harira egin duen komunikatua irakurri da, plazan bildutako jende guztiaren aurrean.