Arratsaldean ere sagardoa euskaraz dastatzeko aukera ederra egon da Untzagan

...eta kitto! Jaiaren amaieran egin den zozketan saria 1811 zenbakiari egokitu zaio.
2025/09/27 21:49
eta kitto!

Gaur eguerdian hasi den ...eta kitto! Jaiak arratsaldean jarraitu du eta, goizean bezala, giro ederra egon da arratsaldean ere. Gainera, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik ospatu den jaia zuzeneko musikarekin girotuta egon da, Latuno Banda txarangakoak bertan egon dira eta. Iluntzeko 20:00etan, jaia amaitzearekin batera zozketatu da ...eta kitto!-k saldutako rifetako saria, bi lagunentzat bi gau paradore batean, eta zenbaki saritua 1811 izan da (ordezko zenbakiak 2251 eta 1242 izan dira). Euskara elkartetik eskerrak eman nahi dizkiote gaurko jaian parte hartu duen jende guztiari, sagardoa dastatuta euskarari emandako bultzadarengatik.