Arratsaldean sua piztu da Otaola Hiribidean hutsik dagoen Norica tailerrean
2017/07/17
19:43
eta kitto!
Gaur arratsaldean sua piztu da Otaola Hiribidean, lehen Norica karabina tailerra egon zen tokian. Lantegia Elgetara eraman zutenetik hutsik dago eraikina eta sua nola piztu den ez dute azaldu, baina suhiltzaileek azkar itzali dute. Hala ere, sua mendean hartu duten arte urduri ibili dira inguruko lantokietan eta, ke asko eta oso iluna irtetzen zela eta, toxikoa izango zen kezkatu dira asko. Zorionez, suhiltzaileak azkar ibili direnez suak kalte materialak baino ez ditu eragin.