Arratsaldeko 19.00etan bueltan izango da #SagardoEguna
2013/10/05
00:00
eta kitto!
Eguerdian, irrintziak lagundutako txotxarekin batera hasi da #SagardoEguna. Hortik aurrera Untzagan sagardoaren inguruko jaiak erakarrita jendea batzen joan da eta, konturatu orduko, urtero lez plaza jendez bete da. Orain bazkaltzeko etenaldia egin dugu, baina 19.00etarako jaia berriz ere bueltan izango da, sagardo guztia amaitu arte. Goizean giro ederra egon da eta arratsaldean ere hala izatea espero dugu, beraz animatu eta egin bat ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako jaiarekin eta ez galdu Gorenak-eko sagardoak probatzeko aukera paregabe hau! Goizeko argazkien bilduma ikusteko hemen sakatu.