Arrazismoaren eta Diskriminazioaren Aurkako Seniorren IV Txapelketa jokatuko da Areition

Nazio Batuak FC, Athletic Club, Seal Sociedad eta SD Eibar arituko dira nor baino nor, azaroaren 29an, kirol-hirian
Arrazismoaren eta Diskriminazioaren Aurkako Seniorren IV Txapelketa jokatuko da Areition
2025/10/09 10:40
eta kitto!

SD Eibar Fundazioak Arrazismoaren eta Diskriminazioaren Aurkako Seniorren IV Txapelketa antolatu du azaroaren 29rako. Nazio Batuak FC, Athletic Club, Real Sociedad eta SD Eibar taldeen beteranoek jokatuko dute txapelketa Areitioko kirol-hirian. Jardunaldia 10:00etan hasiko da eta finala 12:00etan jokatzea espero dute.

Ekimenaren bitartez, kirola, inklusioa eta gizarte konpromezua uztartu nahi dute. Txapelketaren lehen edizioak Nyonen (Suitza) egin ziren, 2016an eta 2018an), eta hirugarrena Tabarkan (Tunez), 2019an.