Artean-Ix ikasgune feministaren hurrengo saioa Ermuko Eskilarapekon egingo da etzi

Artean-Ix ikasgune feministaren hurrengo saioa Ermuko Eskilarapekon egingo da etzi
2023/09/26 10:33
eta kitto!
Irailarekin batera berriz ere jarri dute martxan Artean-Ix ikasgune feminista eta saio berria egingo dute etzi, hilak 28, Ermuko Eskilarapekon, 18:00etatik 20:00etara, Entreamigos – Lagun Artean elkartearen eskutik. Oraingo honetan, ‘Zaintza, taldeak eta denborak’ izango da saioaren izenburua.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “Guatemalako emakume eta elkarteekin elkarbanatutako esperientzia eta ikasketetatik, oraingoan dinamika desberdinen bitartez taldean gustora egoteko eta denboraren kudeaketarako tresnei buruz ibiliko gara”.

artean-ix ikasgune feminista