Artelanen salmenta solidarioa Topalekuan

Artelanen salmenta solidarioa Topalekuan
2016/06/08 00:32
eta kitto!
Ekainaren 19ra arte ume errefuxiatuei laguntzeko expo-outleta hartuko du Topalekuak, Hotz Bergararen ekimenez. Erakusketan Eibarko zein kanpoko artistek dohaintzan emandako artelanak bildu dituzte, prezio berezian, %50 eta %70 bitarteko beherapenarekin salgai ipintzeko (lanen argazkiak, prezioa eta bestelako informazioa ikusteko, http://outletdearte.esy.es/ helbidean) sartu.
Erakusketa 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara zabalduko dute asteburuan; astelehenetik eguaztenera, berriz, 18:00etatik 20:00etara; eta eguen eta barixakuetan, 19:00etatik 21:00etara.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete proiektuan parte hartu duten guztiei, pAskok lagundu dute: Esther Galarza, Coral, Elisabeth Eguren, Cristina Azpiri, Aitor Cano, Iratxe Unanue, Fco. Perez Guenaga, Jose Agustin Larrañaga, Edurne Askasibar, Amaia, Asategi Iturralde (Durango), Jon Idigoras (Ermua), Koldo Karrillo (Arrasate), Bitxibitxi (Elgoibar), Mari Carmen Zendoia, Mila Quintanilla, Rosa Etxabe (Etxeberri), Vicente Iriondo, Maite Arriaga Arrizabalaga, Jose Ignacio de Castro, Mai Saki (Extremadura), Juan Luis Baroja Collet, Elena Maiora Zaldibar, Jon Jimenez, Asun Poza (Berriz), Marina Barrena, Esther Fernández de Maruri, Igor Unanue, Iris Serrano (Valentzia), Leire Kareaga, Udane Juaristi (Azkoitia), Martin Unanue, Arrate Osoro, Enrike Zialzeta, Artezi, Doro, Angel Guenaga, Tulaytelmo (Gasteiz), Esther Bilbatua, Juan Antonio Gimenez, Pepi Correa, Felix Morquecho, Pilar Medina Olmedilla, Mireia Agirrebeña, Kontxesi Barallobre (Barakaldo), Urko ArDo (Iruña), Jesus Belaustegi, Valentin Ulacia, Oscar Baglietto, Txefo ArteaTailerra (Araia-Araba), Ana Orozko, Pilar Sanz, Jose Manuel Lucena... Dohaintzak jasotzeko ezarritako azken eguna igarota ere, oraindik artista gehiagoren lanak jasotzen ari direla azaldu dute arduradunek eta horiei guztiei euren laguntza bihotzez eskertu nahi diete. Horrekin batera herritarrak Topalekura, erakusketa ikustera joatera animatu nahi dituzte, artisten lanak prezio solidarioan eskuratzeko aukera bikaina aprobetxatu dezaten.



image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image

image