Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak beste garaipen bat lortu du

Eibar Saskibaloiko senior gizonek 51-64 irabazi zioten asteburuan Atletico San Sebastiani
Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak beste garaipen bat lortu du
Eibar Saskibaloiaren harrobiko taldeek asteburu bizia izan zuten.
2026/10/19 16:53
Ekhi Belar Errasti

Bigarren garaipena jarraian lortu du Gipuzkoako 1. Mailan jokatzen duen Artesanos Juantxo taldeak. Eibar Saskibaloiko senior gizonek Atletico San Sebastian azken sailkatua izan zuten arerio eta 51-64 gailendu zitzaien.

Garaipen horrekin Artesanos Juantxo 4. postuan dago orain, 5 punturekin, eta hurrengo jardunaldian Donosti Dolphins hartuko du Ipurua kiroldegian.