Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak bikain hasi du liga
Donosti Dolphinsi 61-48 gailendu zitzaion Ipurua kiroldegian
2025/09/24
12:06
eta kitto!
Artesanos Juantxo Eibar Saskibaloi Taldeak joan den asteburuan hasi zuen gizonezkoen seniorretako 1. mailako liga. Eibartarrek Donosti Dolphins jaso zuten Ipuruan eta emaitza bikaina lortu zuten, 61-48, garaipena eskuratuz.
Garaipen horrekin, Eibarko Saskibaloi Taldeak denboraldiko lehen bi puntuak eskuratu zituen eta sailkapenaren gorenean kokatu zen, lortutako eta jasotako puntuen artean berak duelako alderik handiena.
Hurrengo jardunaldian, Artesanos Juantxok Oñatin jokatuko du Biotz Aloña Mendi K.E.-ren kontra, bihar, 18:00etan.