Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak denboraldiko hirugarren garaipena lortu du
Asteburu ia perfektua izan dute Eibar Saskibaloiako taldeek
2026/02/10
12:57
Ekhi Belar Errasti
Ez dihardu denboraldi erreza izaten Artesanos Juantxo taldearentzat (gizonezkoen Gipuzkoako 1. Mailan jokatzen duen Eibar Saskibaloia taldearen seniorrentzat), baina asteburuan garaipena lortzeko aukera ona zuen Aldapeta Maria Ikastetxea azkenaren aurka eta ez zuen hutsik egin (51-65).
Horrela, denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Artesanos Juantxok eta orain 10 puntura berdinduta dago Take Orbela Taberna eta Elorri-Aldapa/ZTB Garbiketak taldeekin.
Eibar Saskibaloia klubeko beste taldeek ere oso emaitza onak lortu dituzte asteburuan eta partidu bakarra galdu dute.