Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak pauso bat atzera egin du mailari eusteko borrokan
Bosteko Irauli B-ren aurka galdu zuen asteburuan eta orain Atletico San Sebastian 2. sailkatuari egingo dio bisita
2026/02/24
11:06
Ekhi Belar Errasti
Aurpegia eman arren, Lurralde Mailako Lehen Mailan jokatzen duen Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak ezin izan zien garaipena oparitu Ipurua kiroldegira gerturatu ziren zaleei. Eibartarrek Bosteko Irauli B izan zuten arerio eta erruz ordaindu zuten partidu hasiera kaskarra, ahaleginak egin arren ezin izan ziotelako markagailuari buelta eman. Horrela, 39-43 amaitu zen neurketa.
Mailari eusteko fasea garaipenarekin hasi zuen Artesanos Juantxok (51-65 irabazi zion Aldapetari Donostian), baina asteburuko porrotarekin sailkapenaren azken aurreko postuan jarraitzen du, hiru partidu irabazita eta bost galduta. Dena dela, mailari eusteko aukerak dituzte eibartarren eta hurrengo partiduan Atletico San Sebastian 2. sailkatuari egingo dio bisita.