As Burgas Galiziako Etxeak 26. Haurrendako Gabonetako Marrazki Lehiaketa antolatu du domekarako

As Burgas Galiziako Etxeak 26. Haurrendako Gabonetako Marrazki Lehiaketa antolatu du domekarako
2024/01/16 11:46
eta kitto!
Beste urte batzuetan bezala, aurten ere Haurrendako Gabonetako Marrazki Lehiaketa antolatu du As Burgas Galiziako Etxeak. Domekan egingo dute, 16:30ean, eta bi eta 12 urte bitarteko umeek har dezakete parte. Adinaren arabera, hiru maila bereiziko dituzte: bi eta bost urte bitartekoen artean sari bat emango diote irabazleari; sei eta bederatzi urte bitartekoen artean, berriz, hiru onenak sarituko dituzte; eta gauza bera egingo dute hamar eta 12 urte bitarteko mailan. Lehiaketak 26. edizioa beteko du asteburuan, eta amaieran parte-hartzaile guztientzat txokolate-jana egongo da.