Asier Azkarate bergararra nagusitu da Arrateko Hiru-Txirlo Bola Txapelketan
Enara Montiel hirugarren izan da Aramaioko Ibabe Andra Mari kofradiako jaietako tiraldian
2025/09/15
11:54
eta kitto!
Arrate Egunean egon zen euriaren ondorioz, eta hango bolatokiak aterperik ez duenez, ezin izan zen Arrateko Hiru-Txirlo Bola Txapelketa lehiatu. Egun batzuk atzeratu zuten txapelketa eta zapatuan egin zen Asola Berrin.
Asier Azkarate bergararra izan zen nagusia zapatuko tiraldia, 8 txirlorekin. Bigarren postua Mateo Guenaga markinarrarentzat izan zen (5 txirlorekin), hirugarren Pablo Davila eibartarra geratu zen 5 txirlorekin eta 4. postuan beste eibartar bat, Gari Rodriguez (4 txirlorekin).
Enara Montiel Aramaion
Atzo, bestalde, Aramaion egin zen tiraldia Ibabe Andra Mari kofradiako jaietan eta bertan Asola Berri taldeko Enara Montiel eibartarra egon zen, hirugarren postua eskuratuz.