Asier Cuevas Herri-Lasterketa azaroaren 18an jokatuko da

Asier Cuevas Herri-Lasterketa azaroaren 18an jokatuko da
2023/10/24 11:25
eta kitto!
Asier Cuevas herri-lasterketaren 10. edizioak badu, dagoeneko, data: azaroaren 18an jokatuko da. Ohikoari jarraituko zaio eta proba arratsaldeko 17:00etan hasiko da hamargarren edizio honetan ere. Ibilbideari dagokionez ere urterokoari eutsi diote proba antolatzen duten Eibarko Klub Deportiboko atletismo batzordekoek, herrian hiru itzuli egin eta zapi kilometro eta erdiko distantzia osatzeko. Izen-ematea Deporreko tabernan egin daiteke, egunero 17:30etik 19:30era, eta baita www-sailkapenak.com web orrian. Inskripzioak 12 euroko prezioa du.