Asier Cuevas Herri Lasterketa jokatuko da zapatu arratsaldean

Ohiko ibilbideaz gain, Eskola Kirolean parte hartzen duten umeek bertsio txikia egiteko aukera izango dute
Asier Cuevas Herri Lasterketa jokatuko da zapatu arratsaldean
2025/11/11 12:42
Ekhi Belar

Zapatuan, azaroak 15, Asier Cuevas Herri Lasterketaren XII. edizioa egingo da. Egunari hasiera emateko, 17:00etan, Eskola Kirolean parte hartzen duten umeek Asier Cuevas Txikia egingo dute. Gero, 18:00etan, lasterketa nagusia egingo da, ohiko 7,5 kilometro dituen ohiko ibilbideari jarraituz (hiru buelta emango dizkiote zirkuitu berdinari).

Oraindik ere izena eman daiteke eta, horretarako, bi modu daude: batetik, www.sailkapenak.com webgunearen bitartez; eta bestetik, Eibarko Klub Deportiboaren bulegoan (Toribio Etxebarria kalea, 16-1), astelehenetik barixakura, 18:00etatik 20:30era. Bestalde, lasterketan parte hartu ahal izateko 15 euro ordaindu beharko dira.