Asier Cuevas Herri Lasterketaren XII. edizioa azaroaren 15ean jokatuko da

Dagoeneko badago izena emateko aukera, www.sailkapenak.com webgunean edo Deporreko bulegoan
Asier Cuevas Herri Lasterketaren XII. edizioa azaroaren 15ean jokatuko da
Argazkia: Eibarko Klub Deportiboa
2025/10/28 11:46
eta kitto!

Azaroaren 15ean, 18:00etan, Asier Cuevas Herri Lasterketaren XII. edizioa jokatuko da Eibarren. Parte-hartzaileek azken urteotako zirkuitu berdina egingo dute eta, hiru buelta emanda, 7,5 kilometro egin beharko dituzte korrika. Aurretik, 17:00etan, Eskola Kiroleko umeek Asier Cuevas Txikia egingo dute.

Dagoeneko zabalik dago Asier Cuevas Herri Lasterketan izena emateko epea. Horretarako, bi modu daude: batetik, www.sailkapenak.com webgunearen bitartez; eta bestetik, Eibarko Klub Deportiboaren bulegoan (Toribio Etxebarria kalea, 16-1), astelehenetik barixakura, 18:00etatik 20:30era. Bestalde, lasterketan parte hartu ahal izateko 15 euro ordaindu beharko dira.