Asier Cuevasek Europako txapela jantzi du 100 kilometroko lasterketan

Asier Cuevasek Europako txapela jantzi du 100 kilometroko lasterketan
2013/04/29 00:00
eta kitto!

Asier Cuevas eibartarrak 100 kilometroko Europako Txapelketa irabazi zuen zapatuan (hilaren 27an) Belvesen (Frantzian), proba 6:53:13ko denboran amaitzean. Ultramaratoia amaitzen bigarrena Michel Bosch (06:56:47) izan zen eta Jose Antonio Requejo (06:57:01) hirugarren helmugaratu zen. Eibarko atleta 2011n Espainiako txapeldun izan zen Santa Cruz de Bezanan (Kantabrian) eta 2012an Italiako Seregnon jokatutako mundialean laugarren postuan sailkatu zen.