Asier Cuevasek udalaren errekonozimendua jaso du

Asier Cuevasek udalaren errekonozimendua jaso du
2013/06/03 00:00
eta kitto!

Asier Cuevas atletak Eibarko Udalaren errekonozimendua jaso zuen aurreko barixakuan. Orain dela gutxi 100 kilometroko lasterketan Europako txapeldun izan zen eibartarrak Txopitea eta Pakea, Oteizaren eskulturaren erreplika jaso zuen Miguel de los Toyos Eibarko alkatearen eskutik. Ekitaldiaren hasieran Cuevasen lagun eta familiakoen testigantzak jasotzen dituen bideoa ipini zuten eta, horrez gain, Eibarko Klub Deportiboko atleta gazteek ere parte hartu zuten omenaldian. Munduko Txapelketarako prestatzen hasia den Cuevasek oroigarria jaso eta bere esker ona agertu zuen ekitaldira gerturatu ziren guztien aurrean. Ekitaldiko argazkiak ikusteko hemen klikatu.