Asier Errasti Film Laburren Jaialdiak 51 film labur proiektatuko ditu azaroaren 3tik 8ra

Poiekzioak Coliseo antzokian izango dira astelehenetik ostiralera, 19:30ean.
Asier Errasti Film Laburren Jaialdiak 51 film labur proiektatuko ditu azaroaren 3tik 8ra
2025/10/21 17:23
eta kitto!

Azaroaren 3tik 8ra egingo den Asier Errasti Film Laburren Jaialdian ikusgai egongo diren pelikulak zeintzuk izango diren jakitera eman dute Plano Corto elkartetik. Guztira 51 film labur emango dituzte astelehenetik barixakura, 19:30ean, Coliseo antzokian. Bestetik, zapatuan, azaroaren 8an, sari banaketa ekitaldia egingo da, 19:30ean, toki berean. Sarrera doakoa izango da.