Asier Errasti film laburren jaialdiak bigarren eguna biziko du gaur Coliseon
2023/11/07
10:31
eta kitto!
Bigarren jardunaldi honetan bederatzi izango dira proiektatuko diren film laburrak, tartean euskarazko Iban del Camporen “Sorbeltza”. 16 minutu eta 23 segundoko iraupena duen film hori bosgarren tokian eskainiko dute, justu gaurko programazioaren erdian. Egunero bezala 20:00etan hasiko den emanaldian, ohikoa denez, fikziozko laburrak izango dira nagusi, bakarrik bi izango direlako animaziozkoak.
Gaurko egitaraua honakoek osatuko dute, proiekzio ordenari jarraituz: Jara Garcia de Viedmaren “White butterflies” (4’ 50’’), Amaia San Sebastianen “Normas de higiene” (17’ 30’’), Jose Luis Santosen “Whirpool 3933” (19’ 33’’), Fernando Tatoren “A entrevista” (10’ 39’’) aipatutako “Sorbeltza”-ren aurretik, eta beste la hauek ondoren: Gabriel di Pastenaren “Café avec papa” (7’ 10’’), Lorena Aresen “Amanece la noche más larga” (9’ 23’’), Hugo Sanzen “Solo un ensayo” (9’ 22’’) eta Jesus Plazaren “Birdie” (12’ 24’’).